Beste batzuk‎ > ‎

Ardi moztea

Ardi moztea, guraizeak edo ardiak mozteko makina erabiliz, ardiari ahalik eta azkarren eta egokien ilea moztean datzan lehiari deritzo. Beste herri kirol asko bezala, ardi moztea lanbide baten jarduera batetik dator: artzantzatik. Artzainek, udaberrian, mendietako goi larreetara artaldeak igo aurretik, ardiei ilea mozten diete. Usadioak honela dio, eta artzantzaren munduko eginbehar hori lehia bihurtu zen. Ez du beste herri kirol batzuek besteko tradizio eta zabalkuntza, baina artzantzaren munduan ezaguna da, eta azken garaietako 'artzain egun' ospakizunetan ohikoak dira erakusketak eta lehiaketak.
Garai batean, artzainek ile mozketa hau goraizeen bidez egiten zuten, baina, gaur egun, makinaz egiten dute. Bi mozketa era hauek lehiaketetan islatzen dira, txpelketetan bi modalitate hauek aurkitu genezazke eta. Ezberdintasun handiak daude bi modalitate hauen artean, makinaz askoz azkarrago eta finago mozten baita. Artaziekin moztuz gero, bost bat ardi egin daitezke orduko, eta makinaz jardunez gero 18-20 inguru. Artaziarekin egiten den leihan, denbora jakin batena (ordu bete, adibidez) zenbat ardi moztu edo hamar bat ardi zenbat denboran moztu izan daiteke dema. Makinaz egiten denean ere antzekoa izaten da, baina, 'pasadak' kontuan izaten dira. Hau da, mozketa makina altxa gabe zenbat aldiz egiten den. Txapelketetan gehiengo kopuru zehatzak daude, sabelaldea edo bizkarraldea mozterakoan zenbat 'pasada' eman daitezkeen.






Comments