Beste batzuk‎ > ‎

Goitibehera lasterketa

Goitibehera lasterketa,  maldan behera  dagoen bide batean, goitibehera ibilgailuaren gainean distantzia jakin bat azkarren jaistean datzan lasterketari deritzo.
Joko hau nahiko berria da; bere sorrera XIX. mendeko bigarren edo hirugarren hamarkadan koka genezake. Euskal haurrek jolaserako sortutako jokoa dugu. Fabrika edota meategiek baztertutako errodamenduak gurpil legez erabiliz, motorrik gabeko ibilgailua sortu zuten: goitibehera. Gure herrietan ditugun aldapak aprobetxatuz, maldan behera lortzen zuten indarra zela medio, elkarren arteko erronkak sortu ziren.  Goitibeherak hasieran oso sinpleak ziren: egurrezko egitura zuten eta, gurpilak hiru errodamendu ziren, bi atzean eta bat aurrean.

Joan zen mendeko 70. hamarkadan, herriko jaien gorakadan, herritarren arteko goitibehera lasterketak antolatzen hasten dira. Umeen joko izatetik gazteen arteko lehia izatera igarotzen da. 1976an, Araban, lehen lasterketa garrantzitsua antolatzen zen: Oroko jaitsiera, Zuian.

Arrakasta honen ondorioz, goitibehera bera asko aldatzen da.
Gaur egun, gehienetan, gomazko gurpilak eta metalezko egiturak dituzte, eta forma naiz itxura ugarikoak aurki daitezke. Dena den, bi modalitate mantentzen dira: errodamenduzko gurpildunak eta gomazko gurpildunak. Lasterketetarako ongi prestatuak egoten dira eta abiadura handia har dezakete.

Gutxiengo arau adostu batzuk badaude. Hala nola:
  • Errodamenduak ildaskatuak izan daitezke, baina, ezin dira estali beste material batez.

  • Gurpil pneumatikoak G1 edo G2 motakoak izan daitezke, eta hiru edo lau eduki ditzakete.

  • Gurpilak autoenak edo motorrenak izan daitezke.

  • Gurpil pneumatikoak dituztenetan, atzeko ardatzean, gurpilen arteko distantzia 1,20 metrokoa izan daiteke gehienez, eta goitibehera osoaren luzera 1,50 metrokoa.


Herri askotan antolatzen dira lasterketak, eta badaude zenbait elkarte ere.

Irudia: http://www.euskalnet.net/goitiberagaldames/goiti.htm

Comments