Asmakizunak

Ea asmatzen duzun zein kirol edo jokori dagokion asmakizun bakoitza:

Asmakizuna lehenengoan asmatzen baduzu bi lokotx zuretzat, bigarrengoan asmatzen baduzu lokotx bat, eta hirugarrengoan lortuz gero deus ere ez. Ea nork lortzen dituen lokotx gehien!





Zast zost,
enborrak zauri
ezpalak zuri.



Guau guau,
artzainak agindu
Txurik artaldea bildu.


Zrist zrast,
zerraren irri
zurezko talo zuria jausi.


Ieuup eta ieuup,
tira eta mira
tiralariak etengo dira.


Tink-tonk, tink-tonk
burdin hots azkarra
burdinola doinu ederra.


Txipli txapla,
olatuak talka
aurrera branka.



Sig sag,
aho zorrotzaren hots
belardia kaxka-motz.



Tipi tapa,
korrika luze
saskia bete.



Konk eta tonk,
adarrak oker
kopeta gogor.



Buf eta puf,
indarra nora
harria gora.