Herri-kirolak‎ > ‎

Lasto jaurtitzea

    Lasto-fardo jaurtitzea, fardo bat, sarde baten laguntzarekin, barra horizontal baten gainetik pasatzean datza. Jatorria baserriko lanetan duen herri kirola da hau ere. Belarra edo lasto fardoa baserriko mandiora eramateko lanarekin lotuta dago hain zuzen ere. Iparraldean sortua da eta bertan dago tradizio gehien. Herri-kirolen artean Iparraldeko jokoen multzoan sailkatzen da.


    Fardoak 12 eta 13 kilo arteko pisua izango du, eta estu lotua eta enbalatua egon ohi da, ez dadin barreia. Sardearen luzera osoa ezin da 1,80 zentimetro baino handiagoa izan.
Barra horizontala atletismoko pertika jauziaren antzekoa da, eta kirolariak marka bat lortu ahala altueraz igotzen joaten da. Saiakeren ondoren horrela altxatuko da barra:
  • 3,40 metrotik hasita 4 metroko altuera arte, 30 zentimetroka.
  • 4 metrotik 5 metroko altuera arte, 20 zentimetroka. 
  • 5 metrotik gora 10 zentimetroka.

    Lehiaketa hasteko gutxienezko altuera antolatzaileek ezarriko dute, parte hartzaileekin kontsultatu ondoren. Kirolari bakoitzak, saiakera bat egin ondoren, bigarren saiakera egin ahal izateko, gainontzeko parte hartzaileek beraiena egin arte itxaroten du. Altuera bakoitzean hiru saiakera egin ahal izango dira. Hiruretan kale eginez gero, parte hartzailea kanporatua geldituko da. Proba, altuera handiena lortu duenak irabaziko du. Berdinketa emanez gero, saioa hasi denetik, saiakera gutxien eginez altuera gehien lortu duenak irabaziko du.


Comments