Herri-kirolak‎ > ‎

Lokotx bilketa

Lokotx biltzea, tarteka eta ilara batean lurrean jarritako lokotx edo egurrezko zatiak banan banan hartu, eta ilararen mutur batean dagoen saski batera ahalik eta denbora laburrenean sartzea helburu duen herri-kirola da. Beste hainbat herri-kirolen modura, baserriko lan batetik sortua dela esan daiteke; artu bilketatik hain zuzen ere. Batzuk diotenez, jatorriz umeentzako joko bezala sortu zitekeen, eta geroago nagusien lasterketa lehia bihurtu. Duela gutxi arte, aleak kendutako artaburuak erabiltzen ziren, baina gaur egun egur zatiak dira ohikoenak.
Herri-kirol hau iraupen ertaineko lasterketa bat da, baina lokotxak saskiratzeko trebezia ere garrantzitsua da.
JOKOA
Plazaren alde batean, parte hartzaile bakoitzeko saski bat jartzen da. Sakiak guztientzat berdinak izan behar dira, eta neurri hauetakoak izaten dira: 40-50 cm-ko diametroa eta altuera. Saskitik hasita, lurrean 25 lokotxeko ilara bat jartzen da, lokotx batetik bestera 1,25 m-ko tartea utzita. Ekitaldia 50 lokotxetakoa izanez gero, kirolari bakoitzari 25 lokotxeko bi ilara jartzen zaizkio.
Kirolariak lokotxak banan banan jaso eta saskira sartu behar ditu. Urrutitik jaurti eta saskian sartuz gero hobe, horrela distantzia txikiago izango baitu lasterketarako. Lokotxak jasotzeko ordena aukeran uzten da, batzuk urrunen dagoenetik hasten dira, eta beste batzuk gertuen dagoenetik. 

LOKOTX BILKETAREN ARAUDIA

Comments