Pilota jokoak‎ > ‎

Modalitateak

Pilotarien posizioa kontuan hartuta, euskal pilotan bi motatako jokoak bereiz ditzakegu:
Joko zuzenak: bi taldeek aurrez aurre jokatzen dute, bakoitza bere zelaian, eta pilota zuzenean doa alde batetik bestera, gaur egungo tenisaren antzera.
Zeharkako jokoak: jokalariek joko-eremu berberean jokatzen dute. Talde bateko pilotariak frontisera jaurtitzen du pilota; frontisean jo ondoren, beste taldeko pilotariak berriro jo behar du, kantxan bigarren punpa egin aurretik, pilota frontisera eramateko.

    Joka lekuak honako hauek izan daitezke:
    Plaza librea, izenak dioen bezala, herriko plaza zabal batean jokatzen ohi da, eta normalean frontisa egon ohi da. Jokalekua zabaleran 15 bat metro eta luzeran 60 bat metro izango ditu. Bi joko eremuak banatzen duen marrari “Pasamarra” deitzen zaio.
    Trinketa lau paretako pilotaleku itxia da, kontrakantxarik gabea eta jokorako baliagarriak diren lau paretez mugatua. 30 m-ko luzera duen esparru itxi eta angeluzuzena da. Frontisak 9,30 m-ko zabalera du, eta behean dagoen txapa lurretik 80 cm-ra dago eta goikoa 8,5 m-ko altueran.
Ezker-paretan zehar, frontisetik erreboteraino -eta zenbaitetan erreboteko paretan ere bai- kantxan 1,30 m barneratzen den eta 2 m inguruko altuera duen esparru edo solairua dago ezarria, bertan jendea egoteko eratua. Solairu edo galeria honek sare bat izaten du erdialdean, kantxari begira dagoen horman, eta taula deritzan teilatutxo edo plano inklinatu batez dago estalia.
    Trinketak baditu beste elementu nagusi bi ere; batetik, xiloa, eta, bestetik, frailea. Xiloa frontisaren eskuinaldean dagoen zulotxoa da, eta beheko txapa baino 40 cm gorago egon behar du. Frailea eskuineko hormaren eta frontisaren arteko angelua estaltzen duen alaka da, eta pilotaren norabidea aldarazten du

    Ezker paretako frontoiak motzak
edo luzeak izan daitezke. Biek hala biek, aurreko horma edo frontisa eta ezkerreko pareta dute. Normalean, frontisaren parean, modalitatearen arabera 36 (frontoi motza) edo 54 m-ra (frontoi luzea) kokaturik, errebotea deritzon hirugarren plano bertikal batek mugatzen du jokoaren eremua. Joko zelaiak edo kantxak 10 metroko zabalera du eta txapa batek mugatzen du hau. Frontisean hiru txapa daude. Bi horizontalak dira: bat zorutik 10 m-ra dago frontisaren altuera mugatuz, eta bestea zorutik metro batera dago. Hirugarren txapa, berriz, goitik beherakoa edo bertikala da, eta frontisaren zabalera mugatzen du; ezker paretatik 11 metrora izan behar da. Pilotak hiru txapa hauen artean jo behar du ontzat emateko. Kantxa koadroak deritzoten hamar zatitan banatuta dago frontoi motzean eta 13 edo 14 koadrotan frontoi luzean. Bai batean bai bestean, 4. koadroan faltako marra izango da eta 7. koadroan pasakoa.


(irudiak:  http://www.ehpk.com)

    Guzti honen arabera, pilota jokoak honela sailka genitzake:
  1. Joko zuzena triketea edo plaza librean joka daiteke:
    1. Trinketean jokatzen den bakarra PASAKA da ,  "Courte pomme"ren antzekoa.
    2. Plaza librean: BOTE LUZEA plaza edo zelai batean joka daiteke; LAXOAn, JOKO-GARBIan eta ERREBOTEan jokatzeko frontis bat beharrezkoa da.
  2. Zeharkakoa denean hiru dira joka lekuak:
    1. Pareta bakarreko frontoian eskuhuska, larruzko pala, pala motza, gomazko pala, eta zesta-punta.
    2. Ezker pareta duten frontoiak bi motatakoak daude:
      1. Motzak (36 m): tradizionalki eskuz eta palaz (gomazko edo larruzko pilotaz) jokatu izan da, baina gaur egun erraketekin ere jokatzen da frontenisa deritzon joko-motan (30 m-ko frontoia). Eskuhuska, palaz motza, gomazko pala, larruzko pala, joko garbi
      2. Luzeak (54 m): erremontea, zesta, pala laburra eta luzean jokatzen da. Pala, zesta-punta, erremontea
    3. Trinketa: eskuz, gomazko palaz, pala zabalaz, larruzko palaz, pasaka edo xarez jokatzen da.

    Lan honetan zehaztasun gehiagoz azalduko ditugun joko-motak eskupilota, zesta-punta, erremontea, pala eta errebotea izango dira.

Comments